2009-10-18

VIVA ZACAPA...

... y todos los rones de solera!!! (y si son mayores de 23, mejor)

Aste honetan izan dugu bera dastatzeko aukera, behin Basterrak erakutsitakoaren arabera, Nikaraguan edaten duten bezala: baso ttikian, lagun artian, Coca Colarik gabe eta botila bukatu arte.

Izan ere, egun hauetan ezagutu bait dugu hemen Nebajen bizi den italiar-kooperante-kuadrila. Beraien berri eduki arren, gauza bat edo bestea medio, orain arte ez dugu elkar topo egin. Behin hastekotan, hobe ongi hastea, eta asteko gau parteak chileko ardo botil, nikaragua eta guatemalako ron eta italiar janari goxoaren artean pasa ditugu. Momentu atseginak izan dira, hontaz-hartaz-eta-besteaz jarduteko aukera; Nebajeko kooperante bizitzan murgiltzeko aukera. Pena bakarra Simone eta Adele agurtu ditugula, hemen hiru urtez bizi ondoren Torinorako bidea hartu dutelako, tartean caribe itsasoa (Guatemalan, Belizen eta Mexikon) ezagutzeko asmoz, noski!!!

Astea ordu txikitan oheratzen pasa ondoren, asteburua etxean goxo-goxo eta lasai-lasai pasatzea erabaki dugu, bera txukuntzeko denbora hartuz: azokatik pasa birritan, komuneko ispilu umezurtza atondu, lore-kolore punttua etxeko egongelarako... hemen doaz adibide batzuk!!!








eta nola ez...

No hay comentarios:

Publicar un comentario