Egun hauetan Nebajeko zerua kometaz josten hasi da, edo hobe esanda, kometak zerua josten hasiak dira. Santu Guztien eguna hurbil dago, eta haurrak beraien kometak trebatzen ari dira egun handirako: ea norena den altuen hegan egiten duena, norena diseinu harrigarriena hodeien artean zabaltzen duena edo norena aire-txiribuelta azkarrenak ematen dituena.
Eta honek rollo ona ematen du. Haurrak pozik ikusten dira. Irrifarrez korrika ta oihuka hitzeginez. Herri guztia pozteraino iritsiz.
“barriletes a cinco (quetzales), a cinco los barrileteeeees” – oihukatzen zuen kale-saltzaileak Chichicastenagoko eliza atari zoroan igande hontan, azoka egunez. Eta haurrak barrileteak erosi nahian, begirada zorrotz. Baten batek erosiko zion barriletea, baten batek; gehiengoak beraien “hand made” barrileteak aireratzen baitituzte. Hauentzat bikoitza plazerra: batetik zeruan jitoan dabilen barriletearen kontrola eramatea, imaginatu ezinezko aire txiribuelta aldrebestuenak oparitzera iritsiaz, eta bestetik, norberaren esku-sormen binomia noraino iritsi daitekeen esploratzearena. Hori bai, batzutan binomioa trinomio bihurtzen da, aitaren edo anai zaharrenaren laguntza ezinbestekoa baita zenbait artistentzat.
Azken show-aren zai gauden hontan, kantu bat datorkigu burura behin eta berriz:
Ta gora Kintxo, Kintxo barrileteee!!!
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgugBiTpDkQ1n4_MIdyQbNOx-RKmlixkxTLo8GWTiuVgOByCG69Dm_u0SfDBmdqjnFXa6dk8aFPka9u3IWTamfzw40vgY7sMNUMhJbLAnQub4PjVjAjfEpl_9o8LrK4k658lQdCdg7GIHg/s320/IMG_9897_tb_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh3I_U2DmVFqFmin-ctPOs1jlU9xzXmgpdA5c7LySfKRGVsXCrMepdwcdkHZGLhqY6HDy4d-Ed24LRLcx1IZvSjWY_PkoLSEHrYxc25dQSAgi27lYlvhxV9SeRGlfEmP1cisaZulSvVDCo/s320/IMG_9884_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj4Wirz5MkVYN7Bmf0800fCkAf90ZeO0KEsA-s-XycpwvInG_ldax3DgXF8BmE8K3HYy7nUW0NfMnK7k8d4M35MaLBzSuqINWkrxvjkR6tQb63P0_EA03k3QomBEKRC2_QhH_gvhzX2l1U/s320/IMG_9877_02_t&b_w3.jpg)
PD […] eta errege kotxino!!!
Ba badakizue bikote, zuek ere kometa bat egin! ingeniero batentzat ez da horren zaila izango ez? jeje
ResponderEliminaraupa inapho!!!
ResponderEliminarkometa eraikitzean ez omen dago zailtasunik diseinatzaile batentzat, xarma ta elegantziaz aireratzean baizik!!! hortarako, honddarbiko hondartzan esperientzia hartu beharra hona etorri auretik...
Ongi izan!!!
PD: akaso behobirako zuri ere ongi etorriko zitzaizun kometatxo bat, haizea lagun izateko!! jejeje