2009-10-30

Felipe, el fontanero

Tipo jatorra!! Nebajera iritsi garenetik berdinarekin gaude: goterak. Pare batetan etorri dira gure etxeko teilatua konpondu nahian, baina ez dute lortu nahiz eta intentzio guztia bidean jarri. Etxera etorri den azkeneko pertsona Felipe izan da. Berarekin goizeko zortzitan gelditu eta bederatziak pasatxo zirenean deitzea erabaki nuen: Felipe ¿no va a venir? No mire seño es que esta noche llovió y no puedo subirme al tejado mojado.... Aaa! Y¿ cuándo piensa venir? ¿Cuándo deje de llover? No seño, paso esta tarde, no tenga pena, muy amable por la llamada. Arratsaldean agertu zen eta tipo fina zirudien, zaber! zenbat teila aldatu zituen, berriak, jarri, zemento pixkat bota... Hori bai, komuneko fugak konpontzeko 8 egunetan gelditu ginen, badaezpada gehiegi ez nekatzeko... Baina bere platikan oso jatorra ¿De dónde sois? del País Vasco, al norte de España.. ¿Qué tal se vive en los Estados? No somos de los Estados... ¿Cuánto cuesta el billete desde los Estados? No somos de los Estados... Señor usted se parece a Rambo!! Jaaaaaaaaaaaaaaaaa, ze farrak, ezin gelditu. Erdi brometan esan genion 8 egunetan goizean kafearekin itxarongo genuela eta ideaia gustatu zitzaion Feliperi. Astelehenerako geldituak ginen, baina badaezpapada igande arratsaldean deitu nion: Felipe se acuerda que mañana hemos quedado... Si seño, vamos a tomar café, que bueno, gracias por la llamada, no tenga pena allá estaré.. Órele Felipe hasta mañana. Astelehenean iritsi zen, konten kafia hartu genuen eta sukaldeko argazki bat ikusten kontatzen hasi zitzaigun: esto es Vicalmá ( Nebajeko komunidade bat) yo de patojo estuve allá con la guerrilla, once años tenía nomás, hasta los 17 que me aburrí y otra vez bajé a Nebaj.. una tortilla teníamos pa comer, otra pa cenar...", ¿Qué religión tienen ustedes? No somos muy practicantes... Acá hay muchas iglesias evangelistas, pero la gente ha dejado de creer, antes era más. Es que los pastores siempre piden una decima parte de lo que tienes: frijol, elotes... siempre hay que dar al pastor y él no reparte, pero Dios no dice eso, dice que nos tenemos que tratar como iguales y ellos se están haciendo ricos con los pobres... Egia esan eliza ebangeliko asko daudela bagenekien, egunero sufritzen ditugu beraien "kantikoak", baina ez genuen pentsatzen jendeak oraindik diezmoak ordaintzen zituenik. Gezurra dirudien arren erdi aroan Europan eliz gizon eta erregeei ordaintzen zitzaizkien "zergak", oraindik ere praktika komunak dira herrialde honetan.
Asko enroilatu zen Felipe eta gauza askotaz mintzatu ginen, intentzio guztia jarri zuen, baina begira gaurko panorama etxean!!!







2 comentarios:

  1. zerga bidez ere ez dira gutxi, irabazitakoaren parte bat elizari ematen diotenak gaur eta hemen.
    P.D. txubaskeruerekin itxian? kontuz ipurdia busti gabe! muxu bana

    ResponderEliminar
  2. ez zaik arrazoirik falta Maik!!!
    PD: eskerrik asko gure osasurangetik interesatzeagatik eta aholkuarengatik!!! :)

    ResponderEliminar