2009-10-28

konponketak

Makutoa leher eginda daukat. Nekatua. Garai batean zinta sendo bat zena, gaur bi hariz osaturiko marra mehe hauskorra besterik ez da. Amorrua ematen dit berria erosi eta hau baztertzea. Kariñoa hartu diot. Ez dut zaharra bota ta berri erosi korapiloaren barruan egon nahi. Ez, ez eta ez. Eta kitto!!!

Asmoak asmo, egunak neramatzan Nebajen zapatadenda bat topatu nahian: lanorduak luzatzen zirela, goizetan loaren orratzak ezin kendu nenbilela edo asteburuan beste kontuekin liatzen ginela... azkenian zero patatero!!!

Informe eta platiketan murgilduriko makro-bileren artean pasatako astearen ondoren, asteburuan Chichicastenangora jeistea erabaki genuen: deskonekziorako giro ezberdinaren bila, hiru ordutako errepidea tartean. Bide erdian, Santa Cruz del Quichén, ibilgailu aldaketa burutu behar genuen Chichi-ra iritsi aurretik. Geldialdia zerbait bazkaltzeko eta hankak luzatzeko aprobetxatu genuen. Horretan ginela, zapatadenda batekin topo egin eta dudari tartetik utzi gabe, barrura jo genuen.

Ederra saltza han topatutakoa:







No hay comentarios:

Publicar un comentario