2009-11-22

Yalambojoch, urruneko lurretan

Yalambojoch. Guatemala eta Mexiko erdi-bidean dagoen komunitatea, ingurune bakartian, urruneko lurretan. Ez hain urrun, 80 hamarkadaren hasieran sarraski bidegabeen testigu izandako familiek beraien etxeetan jaso gaituzte aste honetan zehar, VI semana mesoamericana por la diversidad biológica y cultural-a ospatzeko.

Jendea ezagutu, gai ezberdinetaz eztabaidatu, laguna brava-ra mendi irteera, egunerakoaz jardun, konferentziak, adierazpen kulturalak... horrela joan da topaketa hau, 600 lagunetik gora elkartu garen topaketa, eta hobekuntzak hobekuntza, oso bide atseginetik joan dena.

Denboraren iraganarekin ahazten ez diren esperientzi horietako bat bizitzeko aukera izan dugu. Goiz eta arratsaldeetan gaika mahai ezberdinetan "platikatzeko" aukera, ertamerikako bazter ugarietatik etorritakoekin batera. Otordu eta gau partean, ordea, bertakoen egunerokotasunean murgildu gara, hamaika ohitura, jarduera, kontu mitologiko... ezagutuz famili batean: "el sombreron nos chinga la cabeza de noche y no sabemos por que camino volver; por eso yo ya no vamos a cazar de noche a la laguna" edo "hay un extranejro que vive en nuestra comunidad desde hace diez años, pero el pobre está capado y ya no puede tener más hijos". Baita ere bost egunetan zehar frijoleak gosaldu, bazkaldu eta afalduz!! Ederra festa gauetan sortzen zena!! Gau hauek ere ez ditugu luzaroan ahaztuko, aztarna sakona uzten baitute egur gainean egindako gau luzeeeek.

Bromak aparte, bihotzez eskertzen diogu Maria eta Prudencion familiari egun hauetan zehar eskeinitako berotasuna, bihotzak edozein objetu material baino gehiago berotzen baitu; gurea lurrera jausten zitzaigun Xuban eta bere ahizpa sukaldeko lur gainean lotan geratzen zirenean.















No hay comentarios:

Publicar un comentario