Kakazaharra!!! Oihan bete-betean gaude, txabola batzuetan lo, moskiterek bildutako ohe batean eta hemen ere gauerdian pixalarriak jo behar; beti berdin!!! oraindik ohe gainean nago, zer egin erabakitzen: komunera altxatuko naiz, ala berriz lo hartzen saiatu? Oraindik erdi-lo zaudenean nahiko traketsa den prozesuari (ohe barruan linterna bilatu eta piztu, moskitera zabaldu, komunetik pasa, moskitera berriz goxo-goxo itxi...) beste osagai bat gehitu behar, bart oheratzean armiarma tzarra txabola barruan geneukala, iletsua eta
Marie Lu gailetaren tamainakoa; nondik ibiliko ote da orain? Beharra, beharra da, eta azkenian komunetik pasatzera animatu naiz. Argi piztutzean ordea, hara non ikusten dudan eskorpioi bat moskiteran zintzilikaturik. Oraindik begiak lo dauzkat eta lehen inpresioa moskiteraren kanpokaldean dagoela. Oker nabil: ostiaputa, moskitera barruan eskorpioi bat daukagu!!! Leire esnatu dut, eta biok geldi-geldi gaude hanken alturan daukagun sorpresari begira. Erdi lo gaude, eta horri esker ez gara bullaka edo nik-zer-dakit-zertan hasi. Denbora batera, argiaren eraginagatik akaso, eskorpioia moskiteraren zirrikituruntz mugitzen hasi da eta txintxo-txintxo alde egin du...
Goizaldean, oraindik gauerdiko subidoiarekin, ohetik altxa eta ziztu bizian atera gera txabolatik. Gosaltzera goazela ikusi dugu beste txabola baten atean "alacran" izena, baita eskorpio itxurako marrazkia ere. Orduan jakin izan dugu alakrana zela gau erdian bixitan etorri zaiguna eta ez eskorpioia... oihaneko bizitzan gu bezelako bi ezjakinentzat ederra ikasgaia bart gauekoa; agian atzo ezer berririk ikasi gabe oheratu ginelako...
Halere, ez da hau izan Rio Dulce-ko ingurune tropikalak eskeini digun opari bakarra: nenufarrez eta zuhaitz liluragarriz jositako manglare zoragarria, ibaiko arrantzaleen bixita, ur tropikaletako bainu eta piragua txangoak,... Guatemalaren natur aniztasunaren adierazpen zoragarria izan da hau
Cuchumatanes mendilerrotik jeitsitako bikote batentzat (zeinari kostata ahaztuko zaion bart gaueko ikasgaia).
"Ya llego el Alakran
ResponderEliminarYa llego el hurakan
Yo no soy marinero
Yo soy el Alakran..."
Jode hau farrak!!!! Aupa ekipo!!! hola segi! Zuen abenturak eta desbenturak kontatzen!
aupa Jonan!!!
ResponderEliminargu hemendik jarraituko dugu guria egiten, baina ea zuek ere noiz plazaratzen dituzuen zuenak, eh?
besarkada bat