Aurretik esana ziguten laku hau magikoa dela, izugarria dela bere ur ertza. Eta agia da. Atitlan lakura iristen zarenean badirudi ordularia bapatean geratzen dela, mobila koberturaz kanpo gelditzen dela, eta bertan betirako geratuko zarela. Ez dakit zer daukan urak. Ez dakit zer gertatzen zidan itsasertzean oinez noanean, euri zaparradaren baten erdian aurkitzen naizenean edo bost ordutako bidaiaren ondoren horrelako laku bat parez pare daukadanean. Baina gustoko dut ura.
Halere, ez da magia Atitlanek eskeintzen duen bakarra. Lakuaren beste aurpegi bat laku ertzeko San Pedro herriak eskeintzen duena da; ez lehen errenkadan dauden txiringito guztiek, aldapa igota aurkitzen den herriak baizik. Kakchiquelak bizi dira bertan, eta herrixka hau aire bananero batek astintzen du. Apenas 300 metro oinez, eta magikoa dirudien amets batetik, surrealismo punttu bat duen kale-giro alaira egiten duzu jauzi.
Eta edonon egonda ere, beti hor dauzkazu sumendiak zelatari, erne, babesa eskeiniz.
Egun hauek Atitlan lakuaren ertzean dagoen zentru bat bixitatzeko aprobetxatu nahi genituen: la cambalacha. Bertan, inguruko haurrekin lan egiten dute, arte aplikatuaren bidetik giza garapena landuz. Oso interesgarria zirudien bertan burutzen duten lana, eta San Marcosera zihoan txalupa hartu, eta bertan azaldu ginen. Horrelakotan gertatu ohi den bezala, aurretik abixatu gabe ate aurrean agertzen zarenean, atea itxita topatu genuen; leku magikoan egon arren, magiak ere bere mugak (edo kapritxoak) omen dauzka. Pixkat kuxkuxeatu ondoren, bazter batetik barruan bazkaltzen ari zen talde batekin hitzegitea lortu genuen, eta hurrengo baterako geratu ginen.
Eta horrela jun zitzaizkigun egunak laku honen inguruan. Besterik gabe, Juan Sin Tierrak artisau-lanak egiteari utzi zion lur hauek agurtu genituen; laku inguruan turismoak bultzaturik eraikitzen ari diren txiringitoek bultzatu zuten bera lur berrien bila jarraitzera. Zuzen zebilen bera, laku hau magikoa izan arren, magiak bere mugak omen dauzka. Mundu honetan behintzat hala dirudi...
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi1t9FxEj_7pxMzxqb9yhmwUBUbE5vUn_KsKws4jsELBVzuQOqbkSh_TJYruNLZaziTCx30UdI97312TLEC_aNOKgUTmZYfW_sfcj2yIIPrpMOJ3pmbmcWIeTaI5FzoLWw6OSSSj35XoJg/s320/IMG_7691_02_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgzrtelyyGF_rq8vfZ1mWR3UhS8RWzirqM6D7616neclqo9xCo28h2KB7TvQJ55V5i5m_ta5eYiaiiad2Kg08esYU7Y3y7yfbFjDT1P4nIup5YvOhKompmpic4P-bjEvMv4gVMgUTl1CJE/s320/IMG_7584_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhDQZT3k0fmdZeAnLkjRe3uhypqUzjG_vezPZuq3XB4lG12OJb2fZch1hmG42-KQAp53Uji_R9kypDCIBlacRXZl3p5Gewrt0aaG0IAT-vUrPl9Ji6lezyHmXMPwFsocgXLLWrVesm2so4/s320/IMG_7614_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiNnMCNo42wHiAKHE0mjQCc0neoRvD1AdmGt2tdYDPmAVkGofHw2sN1zT7QCiNbYcuJah8sJp2PKL25RXiXk_xfhoNI7sMkpyOd5PXwRAgBvcR0NyXs2mUe6ocdU8SnfeGuK7HRet3ACAU/s320/IMG_7652_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhBI8xkkhE61d5CysuiyVY5ShyphenhyphensPKHeTS8Z_8GV51NMQmUtFddktnkMzqlaQM6U1SNF4YQ9HhGJNkH5r8xjk8pKw2MYuoTE6AEJ7g3NJvID55F0dzozZeTqk-xvdd-JMcz4DYm-kEQRgTI/s320/IMG_7655_w.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario