Hona Donostiko GKE batekin etorri gara (Mugen Gainetik), baina proiektuak bertako bi erakundek garatzen dituzte: APDK (kafearekin soilik lan egiten dutenak) eta ASAUNIXIL. Azken hau, bake akordiak sinatu ondoren (1996an) sortu zen gerra garaian alde egindako errefuxiatuak beraien lurretara itzuli zirenean; esku hutsik bueltatu ziren elkarlanean bizitza berreraikitzeko asmoz.
Orain guk Asaunixilen ofizina daukagu, Nebajen bertan. Baina proiektuak Nebajen inguruan dauden komunidadeetan garatzen dira. Komunidadeak asko dira, 30etik gora. Gehienetara kotxez iritsi zaitezke, baina denak mendi bideak dira inongo hormigoi edo asfaltorik gabekoak. Bertara joateko 20 urtetik gorako Land Rover zahar batean saltoka-saltoka joaten gara. Iujjuuu!!
Eta zer egiten dugun bertan?? Ba komunidade hauetan azken lau urteetan elikadura segurtasuneko ekimenak garatu dira, beraien elikadura dibertsifikatu eta sendotzeko asmoz. Hau da: baratzak, negutegiak, sukaldatzeko su hobetuak, ur aljibeak, biodigestoreren bat, ahuntz, ardi eta oilo ekoizpenak. Ikusten duzuenez nahiko oinarrizko gauzak landu dira, aurretik artoa eta frijolez osatzen bait zuten egunerokoa eta honen ondorioz desnutrizio eta elikadura gabezi asko zeuden.
Lan ildo hau alde batetik, eta orain, bestetik, duela hilabete batzuk alfabetizazio, genero eta nutrizio proiektu bat martxan jarri zen aurreko guztia sendotzeko eta zabaltzeko asmoz. Hau da, negutegi komunitarioetan diharduten emakumeei “armak” ematea (irakurtzen eta idazten ikasi, oinarrizko eragiketa matematikoak, elikaduren ezaugarri nutritiboak, errezeta berriak, emakumeen eskubideak, genero biolentziaren kontzienziazioa…). Eta hortan gabiltza, detaile gixa: azken urteetan kriston azenario tzarrak ekoizten ikasi dute, baina gero ez dituzte jaten. Alde batetik zaporea arrotza egiten zaielako, bigarrenik ez dakitelako nola sukaldatu eta azkenik, ez dutelako ezagutzen zein onura nutritibo dituzten.
Norbaitek azenorioa jateko errezeta goxorik bai?
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgjaZSGyKiwC1AB30ITuR4fk6zSaYgippcff70MfMMHgA4gYghJan05z7LIh4CojQuOCKMOp4c5s36hZ95-F52kw_K5hp3JGZNAdCQKMHNdiC_cKeDf6fLMBDYzyTMT1hN98Ts-SocRCDE/s320/IMG_7988_01_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgk7c3XNuNPgwbHGgBjvLfGbC1Cv4ZG4jCtWV6k6g_GQqZN5NwUDQjw6WN-m2-k0ym-8qaKvcknx3zihoWw93tFrTxgw9IOEFUgpGbYcTv3t8wh-4dV5MBwrSUDB7Y7y83H1Phbui131_w/s320/IMG_8953_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg4-_PLu6Dnxd78z_s7O_APp9outyD70UZXe3fTyD_-w1mCeiNkfJ3IzH7tPQ3MxBqTEjzPl43L8f9hRXg1NpkIJslceGyzi0n5uJfW9Ga5zx33JRWMkH-wWrzd4lTJUxAELrIGZlpyJu0/s320/IMG_7935_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjpQYwlnpHfh6J9GKB6w2TPRvbRw6azpfsx5VnmJrYfuCF-mWReszaRgiZ-TpriQG5jDxNlHQNbtvFQanvi7OJSxihVjmP-thyaLM1qPOxy5PJhPCTXaBGAkY9nr7bnlbmBHBxkXH2IBLw/s320/IMG_7460_w.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiY52w6pnzUPoKb4fYtYfz20BcKP8zbme2Zcp2QTPVkcFTvD9c9UfKCgo2ps-YCSLycz2mAYmr6J2HMNSZRc7kPXOr6HnHPa6mbWwpRWWqAGfD2WhJ-foTPYPMsl0hKNDcCmuKlxBLcH6o/s320/IMG_8734_w.jpg)
Qué envidia me dais!!!!! yo también quieroooooooooo. je,je
ResponderEliminarzorionak por contarnos vuestras vivencias de una manera tan directa y sentida.y por esas fotos tan chulas que nos enseñáis...
besarkada haundi bat, maria