Indiatik Nepalera pasatzea, Tanzaniatik Malawira, Andaluzitik Marokora. Elkarren ondoan dauden herriak, kulturak, baina zenbaitetan amildegi batek batzen dituenak. Guatemalatik Mexikora jausi egitean ere antzeko sentsasio batek irensten zaitu: nola liteke hain gertu dauden bi herrialde artean hainbesteko distantzia egotea? Adierazle nabarmenetako bat kaleak, plazak, kantoiak izan daitezke. Inork ez du esango Guatemalako kaleak koloretsuak, alaiak, biziak ez direnik, Mexikokoen antzera, hauek ere koloretsuak, alaiak, biziak baitira. Ezberdintasuna ordea, matizetan dago, tonoan; baita konbinaketan ere.
Matiz txikiak, zenbaitetan handi ere baitira.
Ederrak dira bi herrialdeak, ezberdinak dira biak.
Matiz txikiak, zenbaitetan handi ere baitira.
Ederrak dira bi herrialdeak, ezberdinak dira biak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario