2010-01-12

haur kontuak

"Cuando eres txiki todo es la ostia, todo lo vives con a saco de intensidad; un finde era super largo y el verano, ostia el verano, las vacaciones eran eternas". Gogoan ditut aspaldian Porruk esandako hitzok, Alayaken eta Loraitzen iragandako ikastola garaiko oporraldietaz hizketan, haur gineneko garaiaz hizketan. Haur izateaz hizketan.

Gaur berriz etorri zaigu Felipe etxera. Hasieran Felipe el Fontanero zena, orain Felipe Chapuz omen (bere hitzetan) eta etxeko salako xirrikitu bat zemento pixkatekin ixten lagundu digu. Ez da bakarrik etorri, ohi bezala, bere laguntzailearekin etorri da: Diego, asko jota 8 urtetako semearekin. Oso haur isila dela esango nuke, beti aitarengandik gertu, beti esku bat botzeko prest.

Txapuzak beti txapuz, eta Felipe datorrenean ohizkoak izaten dira goiko burdindegi txikira egin beharreko joan etorriak: PVC-zko tubotxoa behar dela, tefloizko haria falta zaigula... Hauetako joan etorri batean, hor ikusi dut Diego, etxeko aldapan txakurrarekin jolasean, aurpegiko espresio guztiz ezberdin batekin. Irrifartsu. Laneko arduretatik urrun beste haur bat zirudien. Haur bat zirudien.

Distantziaren laguntzaz, ez naiz bakarrik geografikoaz ari, ohartzen zera baietz, arrazoi zuela Porruk. Arrazoi zuela, besteak beste, guk haurrak izateko aukera eduki genulako. Haur ginen eta haur izaten utzi ziguten.

Distantziaren laguntzaz, konturatzen zera aukera pribilegioa zela. Etxe honetan gutxi, gutxiegi, gara aukeratuen klub horren parte. Hirurogei urte pasa dira giza eskubideen aldarrikapen unibertsala sinatu zenetik; denboran urrun, emaitzetan urrun.

Guretzat ere denborak aurrera egin du eta aspaldi utzi genion haur izateari; Porru orain Shanghain dabil, gu berriz Nebajen. Bai Txinan nola Guatemalan bakoitza gure izana eraikitzen gabiltza, haurtzarotik hasitako eraikuntzan aurrera. Apostu egingo nuke, ez Porru eta ez ni ez ginela gauden lekuan egongo haurtzaroko uda horiek Alayak eta Loraitz artean pasa izan ez bagenitu, haurkeriak bere garaian egin izan ez bagenitu.







oharra: argazkitan ez da Diego azaltzen, bere bi anai zaharrak baizik

3 comentarios:

  1. aupa Aritz!
    zelan bizi gara?
    umea aitaren ondoan laguntzaile ibiltzearena primeran iruditzen zait, umea dela kontuan hartu eta aske utziz beti, ahal bada, hobe... hau da umeak berak lagundu nahi duela eskatzen duen heinean...
    gurean "libre"-aldia mahiko mugatua da gaur egun ere.
    eskola-denbora, "kaiola-denboratzat" hartzen dut nik nolabati,...
    biba txapu, biba Diegito eta biba zuek!
    besarkada bat Bilbotik!
    Eleder

    ResponderEliminar
  2. aupa Eleder!!! ba egia esan hemen ederki bizi gera, beno ederki baino, gustura. Lankidetza proiektu eta ekimenak aurrera doaz, eta hauetan beti bada zerbait. Azkenaldi hontan "educación popular"-ean buru belarri sartuta, guretzat hezkuntza eredu berriak direnak abian jartzen; ea hauetako egun batian blogian post bat idatzen dugun honen inguruan...
    Beno ta zuek zer moduz? zemuz doa etxeko martxa, denak ongi? Zuk diozun bezala, kaiolak zenbat eta urrunago hobe, non eta Mendibururen "txori askeentzako kaiolak" ez diren behintzat... ;)
    Biba txapu, biba Diegito ta biba zuek, eleder!!! besarkada handi bana!!!

    ResponderEliminar
  3. aupa Aritz!
    gu egunean egunekoan bizi gara, ondo, konforme, pozik eta ametsez eta proiektuz ondo hornituta...

    kontaiguzu bai "educación popular" horretaz, gustora irakurruko dogu, bai! hara, jakin bai zertan sartu nazen gaur? 6-12 urteko irakasleentzako 20 orduko ikastaroa antolatu behar dot; gaia: "ikasleen konpetentziak: nola horiek garatzen lagundu,...".

    gauza horiei buruzko edozein ideia ondo-ondo etorria, eta zure lerro horiek gustura irakurriko doguz, bai!

    besarkada handi bat Bilbotik eta ondo-ondo bizi!

    Eleder

    eleder.aurtenetxe@gmail.com

    ResponderEliminar