Asteburua Nebajen pasa dugu, etxean, beste inora mugitu gabe. Ez ditugu gauza harrigarriak egin, ezta plan ahaztezinak ere. Patxadan eta etxeko berotasunean pasatzen dituzun egun horietakoak izan dira. Datorren astean Mexikora egin behar dugu salto, bisa berritzeko aitzakiarekin San Cristobal eta Laguna Montebello bisitatzeko parada. Handik bueltan bixita batzuk espero ditugu, eta joan aurretik gonbidatuen gela atondu eta txukundu nahi: tela bi (leiho ta ohe gainerako, dekorazio elementuren bat eta buruki bila.
Carrefour edo Alcampo etxeei esker, Euskal Herrian edo mendebaldeko edozein gizartetan errezak eta konplikaziorik gabeak (baita aspergarri xamarrak, ez?) diren erosketa hauek, hemen xarmaz beteak, dibertigarriak eta "konplikatuak" bihurtzen dira. Bi goiz pasa behar izan ditugu hauek lortzeko, eta tranbertsalki herriko hainbat kantoi ezagutzeko aukera; baita beste hamaika pertsonekin jardutekoa ere.
Zein monotonoa den 137 produktu erosteko orduan kutxakoarekin - beste ezer? - ez, hau da dena besterik ez esatea. Ay, zorionaren tenpluek zenbat min egi(te)n diguten! Baina eskerrak han 3x2 eskeintzak dauzkagun... ala 2x3-koak dira?

No hay comentarios:
Publicar un comentario