2009-08-30

QUISIS - komunitateetara lehen irteera

Nebaj inguruko komunitateetara iristeko bide lokaztuetatik egin behar da aurrera gehienetan. Batzuetara iristeko 15 minutu nahikoak dira, baina beste batzuk 4x4z 2 ordutako bidean daude, eta gutxi batzuetara oinez besterik ezin zara heldu. Aste honetan eduki lehen irteera egiteko aukera. Helburua, komunitate horretan martxan dagoen negutegi baten jarraipena egitea, Asaunixileko teknikoez lagunduta. Goiz pasa bat izan behar zena, egun osora luzatu zen eta Quisiseko famili batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu gintuen: arto tortillak arraultze eta tomatearekin, hotzari aurre egiteko kafe bero-beroz lagunduta. Beraien eguneroko janaria, bertan ez bait daukate "eta gaur ze bazkalduko dugu?" kezkaz arduratu beharrik...
Bide hauetan 4x4a gelditu eta minutu gutxitan kotxe inguruan bi dozena lagun inguru elkartzen dira, gehienak haurrak, eta denak jolasteko edo hitzegiteko gogoz. Euria hasten da, eta konturatzen zera inguruan aterpe gutxi dagoela; kotxea metro gutxitan dago, baina ez duzu taldetik urrundu nahi eta urduritzen hasten zera: eta gehiagora juten bada? gore-tex jantziak etxean utzi ditut, eta "kanguro" txoro honekin 5 minututan blai eginda nago... eta kamara zer? halako batean zure ingurura begiratzen duzu, zer egin dezakezunaren aurrean pistaren bat emango dizun jokaera baten bila. Orduan konturatzen zara beraiek hankutzik daudela, niki hutsean eta oraindik zuri begira daudela, jolas-keinuren bat noiz egingo duzun zain.

Ongietorri Ixil-era!!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario