Asmoak asmo, egunak neramatzan Nebajen zapatadenda bat topatu nahian: lanorduak luzatzen zirela, goizetan loaren orratzak ezin kendu nenbilela edo asteburuan beste kontuekin liatzen ginela... azkenian zero patatero!!!
Informe eta platiketan murgilduriko makro-bileren artean pasatako astearen ondoren, asteburuan Chichicastenangora jeistea erabaki genuen: deskonekziorako giro ezberdinaren bila, hiru ordutako errepidea tartean. Bide erdian, Santa Cruz del Quichén, ibilgailu aldaketa burutu behar genuen Chichi-ra iritsi aurretik. Geldialdia zerbait bazkaltzeko eta hankak luzatzeko aprobetxatu genuen. Horretan ginela, zapatadenda batekin topo egin eta dudari tartetik utzi gabe, barrura jo genuen.
Ederra saltza han topatutakoa:




No hay comentarios:
Publicar un comentario